NEREN klaseetan egindakoa
Orain arte klaseak hasi eta lehenengo hiru asteetan ipuin multimedia bat egiten aritu gara. Ipuin hori sortzeko baldintza bakarra powert point erabili behar izatea da. Honela istoria bat asmatu genuen eta irstoria horretarako irudiak, pertsonakiak sortzeko eta fondoak aurkitzen artiu ginen googleen.
Googleen gain, gif animadosetatik ere hainbat irudi aukeratu genituen, batez ere gure ipuinari mugimendua ematearren. Hasera batean fondo guztiak kokatu genituen honela 18bat dipositiba sortuz.
Fondoak hautatu ondoren, pertsonaiak kokatu eta gif animatuak ezarri genituen diapositiba bakoitzean. Honela irudi guztiak osatu ondoren elkarrizketak sortzeari eta kontakizuna kontatzeari ekin genion. Horretarako diapositibetan bokadilloak jarri genituen eta beste batzuetan bokadilloez gain, narratzailearen kontakizuna ere.
Kontakizunarekin amaitu ondoren, ipuin osoari musika bat sartu genion fondo gisa, ipuina alaitzeko asmoz, horretarako, takolo pirritx eta porrotxen "Ongi bizi" abestia hautatu genuen. Eta honekin batera ipuinari ahotsa eman genion. Horretarako ahotsa bi zatitan grabatu genuen. Lehenengo zatian 10bat diapostiba eta bigarrenean beste zortziak.
Ahotsa sartutakoan ipuinaren trantsizioak ezartzea besterik ez zitzaigun geratzen, denbora eta mugimenduak elarrrekin joan zitezen, eta hori egitea izan zen azken pausoa. Hori amaitu geneuenean CDbatean grabatu eta listo Nereri eman genion.
APIRILAK 24
Atzoko klasera etorri ez nintzenez gaur plataforma sortu behar izan dut. Horretarako beharrezkoa den web orrian sartu eta erregistratu egin naiz. Haseran hori egin eta ondoren Photo storyrekin bakoitzak bere bideoa egin behar genuen. Nik gaia gisa ilargia hautatu dut eta googleen argazkiak aurkitu eta "Z"n sortutako karpetan argazkiak gorde ondoren, berehala montatu dut istorioa. Zenbait esaldi idatzi eta aragazkiei zenbait eraldaketa egin ondoren bideoa ikusi dut Windows media playerren bidez. Ondoren istorio hori googleen jarri behar izan dugu. Horretarako googleko kontua ere sortu behar izan dut, aurretik sortu gabe nuelako. Hori egin ondoren bideoa jartzea besterik ez zait geratu. Hau da nik sortu dudan bideo eta amaitzeko egunkari honetan ezarri dudana.
Maiatzak 7
Gaurko klasean banaka eta taldeka burutu beharreko lanari ekin diogu. Hasera batean irakaslearen azalpena entzun eta zer egin behar dugun jakin ondoren bakoitza bere lanarekin hasi da. Lan hau egiteko talde bakoitzeko kide bakoitzak eskola bat hautatu dugu eta eskola horren deskribapena egiteko eta datuak lortzeko galdekizun bat prestatu dugu.
Galdekizun honen helburua eskola gzutiak konparatzeko orduan lana erraztea izango den arren, egingo ditugun galdera guztiak ez dira berdinak izango, galdera hauek eskoletara moldatu ditugulako, jadanik hainbat informazio ezaguna dugulako edota eskola ezagutzen dugulako.
Ni Tolosako Laskorain ikastolara joango naiz informazio bila eta datu hauekin burutuko dut nire lana. Ginera aipatu eskola jada ezagutzen dudala, praktikak bertan egin ditudalako eta zenbait kasutan informatika gela erabili dudalako.
Maiatzak 8
Gaurko egunean atzo hasitako lanarekin jarriatu dugu. Bakoitzak bere eskola hautaturik duenean, han bertan egingo dugun galdekizuna prestatzen jarraitu dugu. Honela taldekide guztiok erabiliko dugun galdekizuna berbera izango ez den arren, antzekotasunak izango ditu batez ere ondoren egin beharreko konparaketa egiteko asmoz.
Honela galdekizuna amaitutzat eman dugu gaurko klasean eta hurrengo egunerako galdekizun hau beteta ekartzea pentsatu dugu. Beraz, hurrengo astean erantzunak konparatzeari ekingo diogu, aurretik jakinda eskola guztien egoera ezberdina denez erantzunak ere halakoak izango direla; izan ere, eskola batzuk txikiagoak dira besteak baino.
Maiatzak 14
Guarko klasean Movie Maker nola erabiltzen den ikusten ari gara. Programa honen bitartez irudiak pelikula batean bilakatu daitezke. Hau gure lanerako baliagarria izan daitekeelako ari gara ikusten.
Horretaz gain gure proiektuarekin ere aurrera jarraituko dugu. Gaurko egunean taldekide bakoitzak infomazioa bilduta ekarri du bere eskolatik eta hori eskutan dugula taldean infomazio hori elkartzen arituko gara.
Maiatzak 15
Gaur Blog bat sortu dut. Horretarako lehendabizi googleen kontu bat sortu behar izan dut, lehendik nuen arren erabiltzailearen izenik gogoratzen ez nintzelako. Hau egin ondoren Blog-a osatu dut. Blog hau egindako lanak argitaratzeko erabiliko dugu, honela bertan, bideoak, lanak... publikatzeko aukera izango dugu.
Honela klasean zehar blog hau txukuntzeari eta osatzeari ekin diot, haseran egin genuen bideoa, ilargiarena txertatuz eta baita nire egunerokoa edo egunkaria ere. Bestetik Blog-aren inguruan aztertuz aritu naiz, hobeto esateko pixka bat kuxkuxeatzen, zertarako den, nola erabili, nola hobetu, aldaketak egin...
Maiatzak 21
Gaurko klasean 4 eskolen konparaketarekin amaitu dugu. Taldeko partaide bakoitzak egindako galdetegiak irakurri eta antolatu ondoren, eskolen arteko konparaketari ekin diogu. Eskola bakoitzaren datuak alderatu eta eskola bakoitza nola hobeto teknologien erabileran proposatu dugu. Beraz lan hau amaitutzat jo genezake hori egin ondoren.
Bestetik, talde guztiaren Blog-a sortu dugu. Talde guztiko blog honetan guk egingo ditugun eta egindako lan guztiak gordeko ditugu. Blog honetan taldeko guztien blog-a ere vinculatuko dugu honela dena denon artean lotuta egon dadin, sare baten bitartez. Azken finean blog bakar horretatik lan guztiak ikus daitezen, eta bakoitzaren blog pertsonalera sar gaitezen.
Maiatzak 22
Gaurko klasean blog guztiak sarearen bitartez elkartu eta binkulatu ditugu. Honela egindako lan guztiak oinarrizko blog batetik, gure kasuan Paper zorroa izaneko bloketik argitaratuz. Blog honetan sartu ezkero, gainontzeko guztietara sartzeko bidea sortu dugu, honela dena txukun txukun antolatuta utziz eta oso eskuragarri.
Gainera eskolaren arteko konparaketaren lana ere bere blogean txertatu dugu bi era ezberdinetara eta argazkiak jartzeko ere movie makerrren bitartez bideo bat montatzea pensatu dugu.
Honela hurrengo klasean bideo hori egin eta blogean txertatuko dugularik.
Maiatzak 28
Gaurko egunean, Narrazio digitala nola egin genuen azaltzen aritu naiz, blogean. Izan ere, ipuinak duen espazio handiagatik bertan jar ezin daitekeenez, azalpena egitea pentsatu dugu.
Bestetik, guztia ordenean jartzen aritu gara, guztia antzeko estiloan jartzen eta taldeko guztien partehartzeaz gure bloga txukuntzen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario